Itxi

Athletic Club

Deialdia

22 jokalari eramango ditu Valverdek Portora, Aurtenetxe barne

Erredakzioa

Athleticeko entrenatzaileak 22 jokalari deitu ditu. Toquero ez da Portora joango, Celtaren aurka jokatu arren; Aurtenetxe, aldiz, bai.

  • Aurtenetxe, Athleticekin / EFE.

    Aurtenetxe, Athleticekin / EFE.

Ernesto Valverdek, Athleticeko entrenatzaileak, 22 jokalari deitu ditu Portora joateko, Txapeldunen Ligako taldekako fasearen partida jokatzeko. Gaizka Toquero ez dago zerrendan, Celtaren aurkako azken minutuan jokatu arren. Entrenatzaileak Jon Aurtenetxe eramango du.

Toqueroz gain, Kike Sola, Valverderen planetatik at, eta Ager Aketxe eta Unai Bustinza lesionatuak, ez dira Portora joango.

Erik Moran, Borja Viguera, Unai Lopez eta Kepa Arrizabalaga atezaina ere zerrendan sartu ditu Valverdek.

Hauek dira deitutako 22 jokalariak: Iraizoz, Iraola, Gurpegui, Laporte, Balenziaga, Iturraspe, Rico, Susaeta, De Marcos, Muniain, Aduriz, Herrerín, Kepa, San José, Etxeita, Aurtenetxe, Morán, Beñat, Unai López, Ibai Gómez, Viguera eta Guillermo.