Itxi

Athletic Club

Derbia Anoetan

Iraolak zuntz-haustura dauka eta ezin izango du derbia jokatu

Erredakzioa

Hala ere, Ernesto Valverdek Mikel Balentziaga erabili ahal izango du, gipuzkoarrak partida bateko zigorra bete duelako.

  • Iraolak ez du Realaren aurka jokatuko. Argazkia: Efe.

    Iraolak ez du Realaren aurka jokatuko. Argazkia: Efe.

Andoni Iraola Athleticeko jokalariak haustura miotendinosoa dauka, arin-moderatua, ezker hankako iskiosuraletan eta ezin izango du Realaren kontra jokatu. Iraolak min hartu zuen Txapeldunen Ligan BATE Borisoven aurka jokatutako partidan.

Talde bilbotarreko medikuak lesioaren bilakaeraren daude.

Iraolak bajan zenbat denbora emango duen ez dute zehaztu, baina oso zail dauka Anoetarako osatzea, baita urtea amaitu bitartean jokatuko dituzten beste bi partidei begira: abenduaren 18an Alcoyanoren aurka Errege Kopan, eta 21ean, Ligan, Atletico Madrilen aurka.

Hala ere, igandeko derbiari begira, Ernesto Valverdek Mikel Balenziaga erabili ahal izango du. Xabi Etxeitari dagokionez, zalantzan dago jokalaria jokatzeko moduan izango den ala ez, giharretako lesioa osatzeko prozesuan baitabil.

esuan baitabil.