Athletic Club
Adierazpenak
Muniain: 'Bizkarreko mina oztopo dut jokoan'
ERREDAKZIOA
Nafarrak nabarmendu duenez, ez dago bere mailarik onenean denboraldi hasierarekin alderatuz gero. Baina horrenbeste partidarekin oso zaila izaten dela dio.
-
Iker Muniain, Athleticeko jokalaria. Argazkia: EFE
Athleticeko jokalari den Iker Muniainek adierazi duenez, oraindik ere bizkarreko minarekin jarraitzen du eta horrek bere jokoa oztopatzen du; beraz, “kezkatuta” agertu da.
“Tarteka izaten dut mina; batzuetan hobe nago, eta gainerakoetan, gaizki. Denbora dezente daramat horrela eta nahi bezala ezin jokatu izateak biziki amorratzen nau. Baina ahal dudan bestean, entrenatzen eta jokatzen jarraituko dut, minarekin bada ere”, adierazi du Muniainek astearte honetan Lezaman eskainitako prentsaurrekoan.
Nafarrak nabarmendu duenez, ez dago bere mailarik onenean denboraldi hasierarekin alderatuz gero. Baina horrenbeste partidarekin beti maila ona ematea oso zaila izaten dela dio. Denboraldi gogorra baitute aurtengoa.
“Nire errendimendua hobetu dezakedala jakin badakit, baina ez nago bereziki kezkatuta. Gol gehiago sartu nahi ditut, taldearentzat erabakigarriagoa izateko, eta lanean dihardut”, azaldu du Athleticeko jokalari gazteak. Gainera, golak aurrelarien artean gehiago banatzea desiratuko luke nafarrak.
Bestalde, ostegun honetan Alcoyanoren aurka jokatuko duten Kopako itzuliko partida mesfidantzaz begiratzen duela dio. “Athleticek galtzeko asko du eta irabazteko, aldiz, gutxi”, horren irmo definitu baitu neurketa Muniainek. Eta horregatik, lasaitasun eta kontzentrazio handia ezinbestekoak izango dituztela aurreratu du.
a aurreratu du.