Itxi

Athletic Club

Mina belaunean

Iturraspek ezingo du Bartzelonaren aurka jokatu

Erredakzioa

Jokalari zuri-gorriak zaintiratua du belaunean, immobilizatuta dago eta bajan egongo da, horren egoerak onera egin arte.

  • Ander Iturraspe

    Ander Iturraspe. EFE

Ander Iturraspe Athleticeko jokalaria bajan dago, eta bere taldeak datorren igandean Bartzelonaren kontra jokatuko duen partida jokatzeko moduan ez da izango, aurreko igandean Levante UDren aurka jokatu zuten partidan zaintiratua egin baitzuen eskuin belaunean

Talde zuri-gorriak kaleratu duen mediku agiriaren arabera, erdilari bizkaitarrak kolpea hartu zuen artikulazioan, eta horrek zaintiratua eragin zion belaunaren barnealdean, eta isuria eta mina, alboko muskuluetan

oko muskuluetan