Itxi

Athletic Club

Igandean, 21:00etan

Athleticek Barça hartuko du, emozio handiko partidan

Erredakzioa

Valverde entrenatzaileak Toquero, Aurtenetxe eta Ibai Gomez sartu ditu 19 jokalarik osatutako deialdian.

  • Aduriz, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Aduriz, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Athleticek Bartzelona hartuko du igande honetan San Mamesen, BBVA Ligako 22. jardunaldiko partidan. Zuri-gorriak konfiantzarekin daude Malaga, Kopan, eta Levante, Ligan, gainditu eta gero. Katalanek, halere, zortzi garaipen daramatzate jarraian.

Valverderen taldeak bolada onari jarraipena eman nahi dio, eta Aritz Adurizek izango du, berriro ere, gola egiteko erantzukizuna. Iazko liga neurketan bilbotarrak nagusitu ziren, erritmo eta kontzentrazio handiko jokoa eginda. Golegilea Iker Muniain izan zen.

Andoni Iraola zigortuta dago eta ezin izango du parte hartu, eta Ander Iturraspek, lesionatuta, sei aste inguru emango ditu bajan.

Gauzak horrela, Oscar de Marcosek eskuin hegalekoan joka dezake eta Mikel San Jose euskarri lanetan arituko da, segur aski. Kontutan hartu beharra dago, asteazkenean Kopako finalerdietako partida jokatuko duela Bilboko taldeak Espanyolen aurka, San Mamesen.

Hemeretziko zerrenda

Iraizoz, Toquero, Aurtenetxe, Laporte, San Jose, Beñat, De Marcos, Ibai, Iago Herrerin, Susaeta, X. Etxeita, Mikel Rico, Gurpegi, Muniain, Aduriz, Aketxe, Balenziaga, Unai Lopez, Williams.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic Club: Iraizoz; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; San Jose, Rico; Susaeta, Unai Lopez, Muniain; Aduriz.

Bartzelona: Bravo; Alves, Pique, Mathieu, Alba; Rakitic, Busquets, Iniesta; Messi, Suarez, Neymar.

Epailea: Antonio Miguel Mateu Lahoz

Futbol-zelaia: San Mames

Ordua: 21.00