Itxi

Athletic Club

Bigarren agintaldia

Urrutia Athleticeko presidente izendatuko dute ostiralean

Erredakzioa

Jokalari ohiarena izan da aurkeztutako hautagaitza bakarra. Urrutiaren zuzendaritzak berak deitu zituen hauteslundeak abenduan, martxoaren 27rako.

  • Josu Urrutia, Athleticeko presidentea. Efe.

    Josu Urrutia, Athleticeko presidentea. Efe.

Josu Urrutia bigarrenez izendatuko dute Athleticeko presidente, hurrengo lau urtetarako. Izendapena ostiralean egingo dute, Ibaigane Jauregian, klubak berak aditzera emandakoaren arabera.

Urrutia izan da presidentetzarako hautagaitza aurkeztu duen bakarra, berak eta bere zuzendaritzak abenduan deitutako hauteskundeetarako. Hautagai bat baino gehiago egonez gero, hauteskundeak martxoaren 27rako deituta zeuden.

Hauteskundeak iragarri ostean, Urrutiak eta bere zuzendaritzak dimisioa eman zuten, hautagaitza aurkezteko baldintzarekin betetzeko. Aurreko hauteskundeetan Fernando Garcia Macuari irabazi zion.

Macua izan da, hain zuzen, hauteskunde kanpainak izan duen beste protagonista bakarra. Lehenengo agerraldian hauteskundeen data atzeratzea eskatu zuen, eta, geroago, bere burua ez zuela aurkeztuko iragartzeko. Macuak kritika gogorrak egin zituen Urrutiaren lehen agintaldiaz hitz egiterakoan.

Urrutia duela astebete, martxoaeren 12an, izendatu zuten ofizialki presidentetzarako hautagai, aurkeztutako 3.887 zinaduretatik 3.801i oniritzia emanda. Urrutiak boto emateko eskubidea duten bazkide konpromisarioen % 5en babesa behar ziuen hautagai izateko.

utagai izateko.