Athletic Club
18:00etan
Athleticek Aduriz, Balenziaga eta Beñat gabe jokatuko du Calderonen
Agentziak | Erredakzioa
Donostiarrak kolpea hartu zuen Realaren aurkako derbian eta ez dago jokatzeko moduan. Balenziagak, berriz, mina dauka ezkerreko belaunean. Beñat ere deialditik kanpo geratu da, arazo fisikoengatik.
Aritz Aduriz eta Mikel Balenziaga Athleticeko jokalariek ezin izango dute Atletico Madrilen aurka jokatu, min hartuta daudelako. Lesioen berri Ernesto Valverde taldeko entrenatzaileak eman du.
Valverdek azaldu duenez, Aduriz ez dago Madrilera joateko moduan, astearteko euskal derbitik "klabikulan dituen molestien" ondorioz.
Balenziagaren kasuan, berriz, Zumarragakoak gainkarga du ezkerreko zangoan, duela hiru aste lesioa izan zuen leku berean, eta Valverdek jokalariarekin "ez arriskatzea" erabaki du.
Halaber, Valverdek zalantzak izan ditu Beñatekin azken momentura arte. Igorrekoa ez zen osteguneko entrenamendu saioan izan. Azkenean, Valverdek ez du deialdian sartu.
Deialdia
Valverde entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Atletico Madrilen aurka jokatzeko: Iraizoz, Toquero, Aurtenetxe, Laporte, San José, Iturraspe, Kike Sola, De Marcos, Bustinza, Iago Herrerín, Iraola, X.Etxeita, Mikel Rico, Gurpegi, Viguera, Guillermo, Unai López, Williams.