Athletic Club
Larunbatean, 18:30etan
Ziganda: 'Indar eta motibazio itzelarekin sentitzen ditut jokalariak'
ERREDAKZIOA | AGENTZIAK
Cadizen aurka neurtu beharko ditu indarrak Bilbao Athleticek, Bigarren Mailako postua baitago jokoan. San Mamesen jokatuko dute, larunbat honetako arratsaldeko 18:30etan.
Bilbao Athleticeko entrenatzailea den Jose Angel ‘Cuco’ Zigandak “indar eta motibazio itzela” rekin sentitzen ditu bere jokalariak, Bigarren Mailako postua horren hurbil eduki dezaketela ikusita.
“Esperientzia hau, beraientzat baliagarria eta aberatsa izatea espero dut”, azaldu du zurigorrien entrenatzaileak entrenamendu osteko prentsaurrekoan.
Bestalde, Claudio Barraganen taldearen “sendotasuna” azpimarratu nahi izan du Cucok, izan ere, Bigarren B mailako lau taldeetatik golik gutxien jaso duena izan da, hain zuzen ere, 24. Gainera, Jona, Airam edo Juan Villar bezala aurrelariak ere nabarmendu nahi izan ditu, “mailako onenetarikoak” direla zehaztuz.
“Baina zurigorriek ere abiada bizian egiten dute lasterka, eta erronka zailenei ere aurre egiteko prest daude. Aurrez aurre hartu behar ditugu mendean. Partida arina izatea gustatuko litzaiguke, zeinetan jokoa nagusi den”, azaldu du Bilbao Athleticeko entrenatzaileak.
ileak.