Athletic Club
San Mamesen
Athletic, Sportingi irabaztera gora begira jartzeko
Agentziak | Erredakzioa
Zurigorriek hiru partida eman dituzte galdu gabe, baina hiru puntuak behar dituzte lehenbailehen goiko postuetan sartzeko.
Athleticek Sporting hartuko du San Mamesen. Garaipena beharrezkoa da, puntuak hirunaka gehitzeko eta sailkapeneko goiko postuetara begira jartzeko. Ez dute galdu azken hiru neurketetan, eta bost puntu eskuratu dituzte.
Azken jardunaldiak bi puntu galdu zuen Riazorren. Deportivori bi golen aldearekin irabazten joan eta gero, aurkariak minutu gutxian berdindu zion neurketa. Gero, taldeak oso itxura ona eman zuen, Partizani irabazita Europa Ligan.
Badirudi Ernesto Valverdek hamaikako bat aurkitu duela, eta horrek gauzak errazten dizkio.
Min hartuta zeuden Markel Susaeta, Aymeric Laporte eta Mikel Balenziaga deialdian sartu ditu Valverdek. Iker Muniain oraindik ez da itzuliko, giharretako lesio bat izan berri duelako. Itzultzeko itxaron beharko du.
Mikel Rico eta Ander Iturraspe lesionatuta daude, eta Ager Aketxe, Kike Sola eta Borja Viguera kanpoan geratu dira Valverdek erabakita.
Hauek dira Valverdek deitutako 19 jokalariak: Iraizoz; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; San Jose, Beñat; Susaeta, Raúl García, Williams; Aduriz; Iago Herrerin, Bóveda, Gurpegui, Lekue, Elustondo, Eraso, Ibai eta Sabin.
Sportingen aldetik, Abelardok ohiko eskema aldatuko du zelai erdia indartzeko. Omar Mascarell Sergio Alvarezi eta Nacho Casosi batuko zaie. Alex Menendez, beraz, hamaikakotik kanpoageratuko omen da.
Gainera, asturiarren erasoan eragina izan lezakete Tonny Sanabria eta Carlos Castroren lesioek. Atzean ere aldaketak egon litezke.
USTEZKO HAMAIKAKOAK
Athletic: Iraizoz; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; San Jose, Beñat; Williams, Raul Garcia, Susaeta edo Sabin; eta Aduriz.
Sporting: Alberto; Lora, Luis Hernandez, Bernardo, Isma López; Sergio Alvarez, Mascarell, Nacho Cases; Halilovic, Guerrero eta Jony.
rrero eta Jony.