Itxi

Athletic Club

Ramalho, onena Athleticen

Athletic-Paraguai (1-3): Paraguaitarren garaipen erraza

Sara Lavado

Erredakzioa

Cardozo (2) eta Santacruzen golekin garaipena eskuratu zuen Paraguaiko selekzioak San Mamesen. Athleticek hobeto jokatu zuen bigarren zatian eta gola Diaz de Ceriok sartu zuen.

Lagunarteko partida jokatu zuten Bilbon Athleticek eta Paraguaiko selekzioak Bizkaiko futbol taldeentzat dirua biltzeko asmoz. San Mamesera 18.000 zale inguru hurbildu ziren.

Erritmo handiko partida hasierako minutuetan. Paraguai zen nagusi eta 11. minutuan markagailua estreinatu zuen. Roque Santacruzen jaurtiketa Armandok aldaratu zuen, baina baloia Cardozok hartu eta saretara bidali zuen (0-1). Eroso ari ziren Paraguaikoak galduta zebilen Athleticen aurka.

Arriskuko hurrengo jokaldian bigarrena sartu zuen Manchester Cityko Santacruzek jaurtiketa gurutzatu bati esker (20. minutua, 0-2). Galan gazteak lesionatuta utzi behar izan zuen berdegunea eta Jonas Ramalho sartu zen.

Baina lesionatu gehiago izan ziren lehen zatian. Haedok, zuntz-hausturarekin ezker hankan, aldaketa eskatu zuen eta 31. minutuan eskuin sorbalda bere lekutik irten zitzaion Joseba Etxeberriari eta Caparrosek De Marcos deitu zuen.


Hirugarren goleean Benficako Cardozo izan zen berriro ere protagonista. Buruz Armando gainditu zuen 40.ean. Markagailu horrekin amaitu ziren aurreneko 45 minutuak.


Hobeto jokatu zuen Bilboko taldeak bigarren zatian. Athletic zen nagusi eta Paraguai markagailuarekin konformatzen zela ematen zuen. Jonas Ramalho izan zen Athleticeko jokalari onena.

Gola merezi zuen Caparrosen taldeak, baina Justo Villar Valladolideko atezainaren erantzuna bikaina izan zen abagune guztietan. Aldaketa egon zen aurkarien atean eta&' || 'nbsp; 79. minutuan Athleticen gola sartu zuen Iñigo Diaz de Ceriok Barreto gaindituta.

Fitxa teknikoa:

1 - Athletic Club: Armando Ribeiro; Ustaritz Aldekoaotalora, Mikel Santamaria, Ibai Borda (Xabi Etxebarria, 83''), Xabi Galán (Jonas Ramalho, 22''); David Lopez (Isaac Aketxe, 82''), Iñaki Muñoz, Ander Iturraspe, Fran Yeste (Iñigo Perez, 45''); Joseba Etxeberria (Oscar de Marcos, 35'') eta Iñigo Diaz de Cerio.

3 - Paraguai: Justo Villar (Diego Barreto, 74''); Dario Veron, Paulo Da Silva, Antolin Alcaraz (Denis Caniza, 63''), Claudio Morel (Rodrigo Rojas, 71''); Víctor Caceres; Cristian Riveros (Nestor Ortigoza, 60''), Sergio Aquino; Roque Santa Cruz (Miguel Samudio, 64''), Oscar Cardozo (Javier Gonzalez, 60'') eta Nelson Haedo (Rodolfo Gamarra, 32'').

Golak:

0-1, 11'': Cardozo,

0-2, 20'': Santa Cruz,

0-3, 40'': Cardozo,

1-3, 80: Diaz de Cerio.

Irudien galeria