Athletic Club
Yeste baino ez da falta
Mikel San Jose: "Ahal badut Athleticen geratuko naiz"
Haritz Gallastegi
Lezama
Erdiko atzelari nafarrak Athleticen ikusten du bere etorkizuna.
Gauzak argitzen ari dira talde zuri-gorrien. Athleticek lortu du akordio bat Caparrosekin beste denboraldi baterako. Eta badirudi Mikel San Josek ere elastiko zuri-gorria jantziko duela hurrengo denboraldiotan. Atarrabiako atzelaria Liverpoolek utzita ari da egun Athleticen, baina Ibaiganeko arduradunek jokalaria erosteko akera dute eta aurrera egiteko prest agertu dira. Orain arte, jokalariak ez du gura izan bere etorkizunaren gainean mintzatu, baina gaurko lan saioan nahiko argi eman du bere asmoen berri. "Athleticen jarraitzea oso aukera ona da niretzat. Ahal badut geratuko naiz", esan du jokalari nafarrak.
Gauzak horrela, badirudi Fran Yesterekin duen negoziazioa da zuzendaritzak konpontzeko duen kontu bakarra. Egun alde handia dago bi aldeen artean, eta ez dirudi samurra izango denik bi aldeak elkar ulertzea.
Bestalde, bulegoetatik kanpo ere badauka lana klub zuri-gorriak. Berdegunean Valladolid izan du kontrario Athleticek igandean. Jokalariek jada ez dute eskutatzen Europa dela helburua. Horretarako, ezinbestekoa izango da Onesimoren taldea mendean hartzea. "Aurkari gogorra izango da. Gol gutxiko partidak jokatzen ditu Valladolidek. Beraz, aprobetxatu egin behar ditugu gure aukerak", nabarmendu du San Josek.