Athletic Club
UEFA Europa League
Ertzaintza zoriondu dute Athletic-Anderlecht partidako lanagatik
Erredakzioa
Indarkeriaren Aurkako Batzordearen ustez "profesionaltasuna eta jokaera ona" erakutsi zuten Anderlechten aurkako partidan.
Indarkeriaren Aurkako Batzordeak Ertzaintza zoriondu du "otsailaren 18an jokatu zen Europa Leagueko Athletic-Anderlecht partidan egindako lan onagatik eta erakutis zuten profesionaltasunagatik".
Barne Ministerioak jakitera eman duenez, Batzordeak 5.000 euroko isuna eta edozein kirol instalaziora sarrera debakatu die liskarretan parte hartu zuten 14 zaleei.
Indarkeriaren Aurkako Batzordeak 4.000 eta 5.000 euro arteko isuna proposatu zuen beste zale talde batentzat talde bisitariko zaleei jotzearren eta eserlekuak apurtzearren.
Zale hauek guztiek bi urtez sarrera debekatuta izando dute edozein kirol instalizora.