Athletic Club
Larunbatean, 18:00etan
Athletic-Getafe: Helburu bera, bide ezberdinak
Haritz Gallastegi
Lezama
Getafek joko landuaren aldeko apustua egiten duen bitartean, Caparrosek nahiago du joko zuzena egin. Yeste deialditik kanpo geratu da berriz.
Athleticek eta Getafek helburu berbera dute: Europarako txartela eskuratzea. Baina, horretarako, oso bide ezberdinak hartu dituzte. Micheleen taldeak joko landuaren aldeko apustua egin du. Zelai erdiko eta erasoko jokalariarn talentua baliatzen du garaipenak eskuratzeko. Athleticek, berriz, gurago du zuzen eta erritmo biziz jokatzea.
Orain arte Caparrosen taldeak etekin handiago atera dio bere jokoari. Izan ere, Getafek baino bost puntu gehiago eskuratu ditu. Hala ere, talde madrildarrak badauka borrokan sartzeko aukera. Horretarako irabazi egin beharko du San Mamesen. Caparrosentzat, berriz, biharko neurketa ez da hil ala bizikoa. "Ez da neurketa erabakigarria izango. Oraindik asko falta da sasoi amaitzeko".
Getafe urtetik urtera hazten ari den taldea dela iritzi dio Caparrosek. Beraz, jakin badaki biharkoa neurketa gogorra izango dela. Beraz, alor guztietan egon beharko da fin Athletic. Baita penalti jaurtiketaten ere. Teknikariak ez du orain arteko ohitura aldatuko. Jauritzailea jokalariek "erabakiko" dutela berretsi du. Gainera, konfiantza osoa dauka furbolariengan. "Nik orain sinatuko nuke azken minutuan penaltia alde izatea", adierazi du.
Hamaikakoa eta deialdia errepikatu du
Caparros gustura dago taldea ematen ari den mailarekin. Horregatik, ez du aldatzeko arrazoirik ikusten. Horrenbestez, Sportingen kontra zelairatu zuen hamaikakoaren aldeko apustua egingo du. Deialdian ere ez dago berritasunik. Beraz, beste behin aukeratuen zerrendatik kanpo geratu da Yeste. Kirol maila edo jokalariak kontratua luzatzeko Athleticekin duen negoziazioa dago entrenatzailearen erabakiaren atzean?
San Mames
18:00
Perez Burrull
Athletic: Iraizoz; Iraola, San Jose, Amorebieta. Castillo; Gurpegi, Javi Martinez, Orbaiz, Gabilondo; Toquero eta Llorente.