Athletic Club
Erabaki harrigarria
Athleticek helegitea aurkeztu du Orbaizi ateratako txartelagatik
Erredakzioa
Erdilari nafarra lesionaturik dago eta ziurrenik bi partidako zigorra ezarriko diote orain bost aste ere Vila-realaen aurka egotzi egin baitzuten.
Athletic Clubek Pablo Orbaizi Getaferen aurkako partidan atera zioten txartel gorria dela eta helegitea aurkeztu du Lehiaketa Batzordean.
Erbakia harrigarria da. David Cortes Getafeko jokalariari Orbaizek argi eta garbi ostikoa eman zion eta epaileak txartel gorria atera zion. Jokaldi horretan Orbaiz lesionatu egin zen.
Orain bost aste inguru Orbaizek txartel gorria ikusi zuen Vila-realen aurka eta horregatik bi partidako zigorra ezarri diezaiokete.
Orduan, "lotsatuta" dagoela esan zuen eta "barkamena" eskatu zuen publikoki horrelako zerbait berriro gertatuko ez zela adieraziz.