Athletic Club
Partida bat Amorebietari
Athletic Club: Bi partidako zigorra Pablo Orbaizentzat
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Fernando Amorebietak partida bateko zigorra bete beharko du txartel horien pilaketagatik.
Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak bi partidako zigorra ezarri dio Athleticeko jokalaria den Pablo Orbaizi honek Athletic-Getafe partidan Cortesi eman zion ostikoagatik.
Fernando Amorebietak ere partida bateko zigorra bete beharko du txartel horien pilaketagatik eta ez du Vicente Calderonen Atletico Madrilen aurka jokatuko. Getafeko Miguel Torresi ere partida bateko zigorra jarri diote Susaetari Athletic-Getafe partidan penaltia egin eta txartel gorria ikusi baitzuen.