Itxi

Athletic Club

Valentzia, hurrengo aurkaria

Gurpegi (Athletic): "Almeriaren aurka gozatu egin genuen"

Haritz Gallastegi

Lezama

Athletic etekina ario zaio ateratzen egiten ari de jokoari San Mamesen: etxetik kanpo ere gauza bera du xede.

Erdipurdiko jokoa eginda puntu asko irabazteko gai izan zen Athletic sasoi hasieran. Denboraldiaren bigarren txanpan, berriz, emaitzak joko onaren ondorioa dira. Erakustaldiak ari da eskaintzen talde zuri-gorria. "Emaitzak erakusten dute erakutsi beharreko guztia. Oso dinamika positiboan gaude. Bide onean. Atzo gozatu egin genuen. Ez da ohikoa bigarren zati hasieran lau goleko abantaila izatea", esan du Carlos Gurpegik.

Hasiera batean ez zen jardunaldi erraza zuri-gorrientzat. Izan ere, aurkari zuzen guztiek garaipena eskuratu baitzuten. Deportivo izan zen berdinketarekin konformatu behar izan zen bakarra. "Behartuta geuden irabaztera, baina ez genuen presioa nabaritu. Helburua lortzeko urrats garrantzitsua eman genuen", adierazi du Koikilik.
Baina, etxean hamabostero derrigortuta ez egoteko ezinbestekoa izango da kanpoan ere zerbait lortzea. Ez dirudi Mestalla zelai aproposa denik Athleticen bolada txarrarekin amaitzeko. "Kontraerasoan Europako talderik onenetarikoa da Valentzia. Horregatik ahalegindu behar gara lehen gola sartzen".

Athletic-Almeria, iruditan

Ociok min hartu du sorbaldan berriz

Almeriaren aurkako garaipen garrantzitsua izan arren, ez da egun oso ona izan zuri-gorrientzat. Lezamako lan saioan min hartu du Ociok. Sorbaldan hartu du min berriz. Duela bost hilabete ebakuntza egin zioten, eta emandako pausuak ez du espero zen emaitza eman.