Athletic Club
Maiatzaren 17an San Mamesen
Athleticek ehun umeren kontra jokatuko du "ezinezko partida"n
Haritz Gallastegi
Bilbo
Congon futbol zelai bat egiteko erabiliko da lagunartekoan eskuratuako dirua.
Athletic ehun haurren kontra lehiatu beharko da datorren maiatzaren 17an San Mamesen (19:00ean hasiko da norgehiagoka berezia). Liga amaitu berritan beste erronka bat izango du talde zuri-gorriak. Klubak bi arrazoigatik antolatu du neurketa.
Batetik, Joseba Etxeberria omendu gura du. Bestetik, "ezinezko partidan" eskuratutako diruarekin Congon futbol zelai bat egitea dute xede. "20 minutuko zati bi izango du neurketak. Guztira 200 umek izango dute jokatzeko aukera. Eskuratutako diruarekin Athleticen ereserkia horren ondo kantatu zuten Congoko lagun txikientzat futbol zelai bat egitea da asmoa", esan du Etxeberriak.