Athletic Club
Denboraldiaurreko lehena
Lagunarteko partida jokatuko du Athleticek Lensen uztailaren 31n
Erredakzioa
Joaquin Caparrosen taldea uztailaren 9an hasiko da lanean. Bestalde, taldearen metodologia arduraduna Eduardo Estibariz izango dela iragarri du klubak.
Joaquin Caparrosen taldea uztailaren 9an hasiko da lanean. Lezaman hiru egun entrenatu ondoren, Isla Canelara abiatuko da talde bilbotarra. Bertan 23ra arte izango da.
Estibariz, metodologia arduraduna
Eduardo Estibariz izango da Athletic Clubeko formazio futbolaren metodologia arduraduna 2010-2011 denboraldian, iragarri du klubak. Edu Estibariz SHEEn lizentziaduna da eta amaitzear dagoen denboraldion Ohorezko Mailako Gazte taldean jardun du, behe mailetako gainerako taldeekin egoteaz gainera.
Aurreko bi denboraldietan, 2007-08 eta 2008-09an, Bilbao Athleticeko prestatzaile fisikoa izan da.