Athletic Club
Lehen 10 jardunaldietan
Eibarrek golak sartu ditu orain arte jokatutako partida guztietan
Erredakzioa
Armaginak dira Real Madrilekin eta Bartzelonarekin batera orain arte jokatutako Ligako norgehiagoka guztietan gola sartu duten talde bakarra.
-
Denboraldi honetako Real Madril-Eibar partidako irudia. Argazkia: EFE
Eibar, Real Madril eta Bartzelona dira Ligan orain arte jokatutako partida guztietan golak sartu dituzten Lehen Mailako talde bakarrak. Hamar jardunaldi jokatu dira, eta armaginek ez diote golak sartzeari utzi.
Pedro Leon da Eibarreko golegile nagusia lau gol sartuta eta Sergi Enrichek 3 gol sartu ditu. Ivan Ramisek bi gol lortu ditu, eta bana Bebek, Nanok, Fran Ricok, Escalantek eta Kike Garciak. Armaginek lortu dituzten beste bi gol, aurkariak bere atean sartutakoak izan dira.
Eibarrek Ligako beste 17 taldek baino erregulartasun handiagoz sartu du gola. Bederatzi partidatan golak sartu dituzte Sevillak, Athleticek eta Las Palmasek.
rong>.
rong>.