Itxi

Athletic Club

0-0

Leganes eta Athletic hutsean geratu dira

Mikel Dominguez | eitb.eus

Machisek barkatu egin du, batez ere lehen zatian, eta Athletici gol bat baliogabetu diote zurigorrien partida txar batean.

  • Leganes 0 - Athletic 0 / EFE.

    Leganes 0 - Athletic 0 / EFE.

Athleticek berdinketa baino ez du lortu Leganesen zelaian. Etxekoek barkatu egin dute, batez ere lehen zatian eta azken minutuetan, eta Athletici gol bat baliogabetu diote.

Lehen abagunea oso argia izan da Leganesentzat, eta neurketaren gidoia iragartzeko balio izan du. Lehen jokaldian, etxekoek baloia lapurtu eta Machisen jaurtiketa kanpora joan zaio. Leganesek Athletic baino askoz hobeto hasi du neurketa. Hala ere, zurigorriek gola sartu dute lehenengo 10 minutuetan. Epaileak, baina, Raul Garciaren falta adierazi du jokaldian.

Athleticek, momentu batzuetan, baloia eta erasoaren kontrola izan du. Ordu laurdenera, Raul Garciak aukera ona izan du, baina bere erdiraketa ezin izan du inork errematatu. Hala ere, Leganes gai izan da arriskua sortzeko.

Machisek bere taldea aurretik jartzeko abagune asko izan ditu lehen zatian, atezainaren aurrean bakarrik. Izan ere, zurigorriek arriskua sortzeko aukerak eman dizkiete etxekoei.

Atsedenaldia heldu baino lehen, Leganesek beste aukera ona izan du, baina baloia gutxigatik ez da sartu. Jokaldia Gorka Iraizozek kolpea hartu du zutoinaren kontra. Bi taldeak hutsean joan dira aldageletara, Machisen hutsegiteegatik eta Athletici baliogabetu dioten golarengatik. Zurigorriak, deseroso zelaian.

Bigarren zatia berdin hasi da, bi taldeen arteko lehiarekin. Aukera onena Leganesena izan da 62. minutuan, baina Victor Diazen errematea gora joan da.

8 minutu geroago, Guerrerok ezin izan du Szymanowskiren erdiraketa bat aprobetxatu, ezkerretik, eta baloia Athleticeko arearen aurretik igaro da, jaurtitzailerik aurkitu gabe.

Zurigorrien erantzuna Susaetaren falta jaurtiketa izan da, goitik atera dena. Ez da Athleticen partida ona izan. Ez dira jokoa sortzeko gai izan, eta atzean ere gaizki aritu dira. Etxekoen aukerarik onena zutoina jo duen burukada bat izan da. Athleticek, gainera, txarto pasatu du azken minutuetan Leganesen aukeren aurrean.

Zurigorriek puntu bakarra lortu dute Butarqueri egindako lehenengo bisitatik, eta ez da nahikoa Europako postuetan sartzeko. Partida galtzetik gertu egon dira. Beñatek eta Adurizek ezin izango dute Atletico Madrilen aurka jokatu, zigortuta.

FITXA TEKNIKOA

Leganes: Champagne; Víctor Díaz, Insua, Mantovani, Adrián Marín; Timor, Rubén Pérez, Gabriel; Omar Ramos (Szymanowski, min.43), Machís (Luciano, min.74), Guerrero.

Athletic: Iraizoz; Lekue, Bóveda, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, San José (Beñat, min.46), Raúl García; Williams (Susaeta, min.56), Muniain (De Marcos, min.85), Aduriz.

in.85), Aduriz.