Itxi

Athletic Club

1. Mailan

Athletic-Sporting, zenbakitan

eitb.eus

41 neurketa jokatu dituzte Athleticek eta Sportingek San Mamesen, eta zuri-gorriek 25 partida irabazi dituzte.

  • Sporting-Athletic. EFE

    Sporting-Athletic. EFE

Athleticek eta Sportingek indarrak neurtuko dituzte igandean (18:30) San Mamesen, beste behin ere.

Guztira 41 neurketa jokatu dituzte bi taldeek San Mamesen: etxeko taldeak 25 irabazi ditu, kanpokoak 8, eta berdinketa lortu dute gainerako zortzietan.

Sportingek 2009an lortu zuen azken garaipena Bilbon (1-2); Miguel de las Cuevasek egin zituen kanpotarren bi golak eta Gaizka Toquerok, berriz, etxekoena.

Azken Athletic-Sporting 2015eko urriaren 26an jokatu zen, eta zuri-gorriek 3-0 irabazi zuten, Adurizen (2) eta Susaetaren golei esker.

en golei esker.