Athletic Club
Laster deialdian izango da
Fernando Amorebietak Venezuelarekin jokatuko du
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Herrialde horretako Futbol Federazioak dio Athleticeko jokalaria jokatzeko prest dagoela eta laster deialdiren baten sartuko dutela.
Venezuelako Futbol Federazioak jakitera eman du Fernando Amorebieta Athleticeko jokalaria Venezuelako selekzioarekin jokatzeko prest dagoela. Herrialde horretako Futbol Federazioak ohar baten bidez honakoa esan du: "Amorebieta Venezuelarekin jokatzeko prest dago". Gainera, Venezuelako Futbol Federaziotik argi utzi dute laster deialdiren baten sartuko dutela Athleticeko jokalaria.
Athleticek, ordea, ez du jokalariaren ahotik erabaki hau ezagutzen. Amorebieta Venezuelan jaio zen eta bertan bizi izan zen bi urte izan zituenera arte. Ondoren, Iurretara (Bizkaia) etorri zen bizitzera. Oraindik, Amorebietak ez du Venezuelako nazionalitatea.
Venezuelak asteazken honetan partida jokatzen du Panamaren aurka, baina norgehiagoka horretarako Amorebieta ez dago deialdia. Ziurrenik irailean izango du Venezuelarekin jokatzeko aukera. Irailaren 3tik 7ra artean FIFAk selekzioek partidak jokatzeko datak hartuta ditu eta hor izan dezake Amorebietak Venezuelarekin debuta egiteko aukera.
Azkenean, Fernando Amorebietak Venezuelarekin jokatzen badu Athleticek fitxa hobetu beharko dio nazioarteko selekzio batekin joan delako.