Athletic Club
Angelo Massimino estadioan
Catania-Athletic (0-3): Garaipena, azken lagunartekoan
Josu Bilbao
Erredakzioa
San Josek, penaltiz, De Marcosek eta Carbonik, bere ate barruan, sartu dituzte partidako golak.
Susaetak aukera ona izan du falta jaurtiketa batean, baina bere zartakoa, Andujarrek, Cataniako atezainak, desbideratu du. Jokaldi horretatik aurrera italiarrak hasi dira baloiaren jabetza izaten baina bilbotarrak atzekaldean sarturik zeudenean, Toquerori penalti argia egin diote, bultzakada batez. San Josek jaurti du hamaika metroetatik eta 0-1ekoa jarri du zuri-gorrientzat, lehen zatiko 30. minutuan. Azken 15 minutuetan Siziliako taldeak ahaleginak egin ditu Iraizozen atera heltzeko bainaAthletic ondo kokatu da atzean. 45. minutuan Delvecchiok bigarren txartel horia ikusi du.
Bigarren zatian Caparrosek aldaketak egin ditu eta Athleticek baloiaren jabetza izaten jarraitu du. Iturraspe eta Gabilondo sartu dira Gurpegi eta Muniainen ordez eta David Lopez, Toqueroren ordez. Jokalari hauekin Athleticek baloia gehiago mugitu du erasoan eta aukerak sortu ditu. Oscar de Marcos, Susaetaren ordez jarri du Utrerako entrenatzaileak eta gaurkoan fin ibili da arabarra. 80 minutuan bakarkako jokaldi ederra egin du De Marcosek, Cataniako atezaina gaindituz eta 0-2koa jarriz. 84. minutuan, etorri da 0-3koa, arabarraren erdiraketa, defentsa siziliar batek, sare barrura sartu duelako.
Fitxa teknikoa
Athletic: Iraizoz; Iraola, San Jose, Amorebieta (Ustaritz, min.68), Castillo; Susaeta (De Marcos, min.63), Gurpegui (Orbaiz, min.57), Javi Martínez (Iturraspe, min.57), Muniain (Gabilondo, min.46); Toquero (David Lopez, min.57) eta Llorente.
Catania: Andujar; Delvecchio, Silvestre, Mascara, Maxi Lopez, Izco, Ricchiuti, Alvarez, Terlizzi, Pesce eta Capuano. Aulkian: Campagnolo, Potenza, Carboni, Ledesma, Antenucci, Barrientos, Marchese, Bellusci eta Morimoto.
Daniele Orsato epaileak 45. minutan txartel gorria atera dio Delvecchiori (bigarren txartel horia)