Itxi

Athletic Club

Denboraldi aurrea

Athleticek adiskidantzazko partida jokatuko du Servetteren aurka

Agentziak | Erredakzioa

Lensen, Frantzian, jokatuko dute, uztailaren 12an. Kuko Zigandaren taldeak uztailaren 3an hasiko ditu entrenamenduak, Lezaman.

  • Aduriz, Rayl Garcia eta Muniain. Argazkia: Efe.

    Aduriz, Rayl Garcia eta Muniain. Argazkia: Efe.

Athleticek adiskidantzazko partida jokatuko du Genevako Servette taldearen aurka, Lensen, Frantzian, uztailaren 12an. Ordutegia zehaztu gabe dago oraindik. Suitzako klubak eman du neurketaren berri.

Meho Kodro Realeko jokalari ohia da Servetteko entrenatzailea. Taldea hirugarren izan da bukatu berri den denboraldian, Suitzako ligako bigarren mailan.

Udarari begira konfirmatutako bigarren partida da Servetteren aurkakoa, Liverpoolen aurka abuztuaren 5ean jokatuko dutenaren ostean.

Athletic uztailaren 3an itzuliko da lanera, Lezaman, Europa Ligako atariko kanporaketak prestatzen hasteko. Uztailaren 14an jakingo dute bilbotarren zein izango duten aurkari atariko lehen kanporaketa horretan. Partidak uztailaren 27an eta abuztuaren 3an jokatuko dituzte.


t="utf-8">