Athletic Club
San Mamesen
Athletic-Atletico Madril (1-2): Lehen porrota, etxean
Erredakzioa
Zuri-gorriek ezin izan dute Quique Sanchez Floresen taldea gainditu, nahiz eta kanpokoak baino gol aukera gehiago izan. Forlan eta Agüero, berriz ere erabakigarriak izan dira.
Bilbotarrek ezin izan diete eskeini zaleei garaipena San Mamesen, Atletico Madrilek 1-2 gainditu baitituzte Caparrosen mutilak. Forlanek egin du madrildarren lehena partidako 10. minutuan, bigarrena Tiagok egin du 78. minutuan eta bizkaitarren gola Llorentek lortu du 87. minutuan.
Zuri-gorriek gaizki hasi dute lehen zatia, 10. minutuan Kun Agueroren jokaldi eder baten ostean Forlanek 0-1koa lortu duelako. Iraizozek ezin izan du ezer egin uruguaiko aurrelariaren jaurtiketaren aurrean. 0-1ekoaren ostean, etxekoek partidaren kontrola hartu dute eta madrildarrak atzean sartzea lortu dute lehen zati osoan. Toquerok aukera anitz izan dute baina bere burukadek ez dute aterik ikusi. Llorente ere oso ondo ibili da lehen zatian baina errioxarrak ezin izan ditu Atletico Madrilen defentsa eta atezaina gainditu. Caparrosen mutilek talde madrildarra bere area barnean sartzea lortu dute eta gutxigatik ez dute zuri-gorriek berdinketaren gola lortu. Aurtenetxe gazteak lehen zati bikaina egin du erasoan, ezker hegaletik asko igoz.
Toquero aldatu egin du Caparrosek 38. minutuan, giharretako mina dela eta eta bere ordez Munian zelairatu du. Atsedenaldira, bilbotarrak galtzen joan dira nahiz eta lehen zatian nagusi izan.
Bigarren zatian bizkaitarrak ez dira ohiko bizitasunarekin irten zelaira eta gutxigatik ez du Aguerok bigarren gola sartu, 48. minutuan. Gurpegi eta Aguerok lesionaturik utzi behar izan dute zelaia eta Caparrosek Iturraspe zelairatu du, baloiaren jabetza berreskuratzeko. Athleticek ez ditu lehen zatian bezain beste aukera sortu, baina hala ere De Gea gaidnitzeko abagune nahiko izan dituzte. 79. minutuan Tiagok bigarrena lortu du kanpokoentzat, aldaratzen baten ostean. Iraizozek geldiketa bikaina egin dio Simaori baina baloia Tiagoren burura heldu da eta portugaldarrak ez du barkatu (0-2).
Partida erabakita zegoela zirudien baina amaitzeko hiru minutu falta zirela Llorentek 1-2koa sartu du. De Marcosek jokaldi bikaina egin du ezker hegaletik eta gola erraz utzi dio aurrelari errioxarrari. Zuri-gorriek berdinketaren gola bilatu dute azken minutuetan baina Amorebietaren aukerak ezerezean gelditu dira. Amaierako emaitza, 1-2koa izan da Atletico Madrilentzat, haien aurrelari bikainei ezker.
Fitxa teknikoa:
1.- Athletic Club: Iraizoz; Iraola, San Jose, Amorebieta, Aurtenetxe; Susaeta, Gurpegui (Iturraspe, min.55), Javi Martinez, Gabilondo (De Marcos, min.62); Toquero (Muniain, min.40) eta Llorente.
2.- Atletico Madril: De Gea; Perea, Godin, Dominguez, Antonio Lopez; Reyes (Tiago, min.77), Assunçao, Raul Garcia (Mario Suarez, min.82), Simao; Forlan y Agüero (Diego Costa, min.58).
Golak: 0-1. min.11: Forlan. 0-2, min.80: Tiago. 1-2. min.88: Llorente.