Athletic Club
BBVA Liga
Sporting-Athletic: Zuri-gorriak, bigarren garaipenaren bila
Erredakzioa
Caparrosek Toqueroren baja izango du eta aldaketa taktikoak egingo ditu. Orbaiz hasierako hamaikakoan jar dezake. Larunbatean 20:00etan jokatuko da norgehiagoka.
Athleticek larunbat honetan (20:00etan) jokatuko du Sportingen aurka Molinonen eta zuri-gorriek bigarren garaipena eskuratu nahi dute Ligan. Atletico Madrilen aurka galdu ondoren garaipena behar dute zuri-gorriek.
1991tik Molinonen porrotik jaso gabe dago Athletic eta bolada onarekin jarraitu nahi dute. Herculesen aurkako bidetik joan nahi du Caparrosek; taldea indartsu atzean eta eraginkor erasoan.
Toquero baja da partida honetarako eta Caparrosek aldaketa taktikoak egin ditzake. Hori dela eta Orbaizek aukerak ditu hasierako hamaikakoan sartzeko.
Ustezko hamaikakoak:
Sporting: Juan Pablo; Lora, Gregory, Botia, Canella; Eguren, Rivera; Nacho Novo, De las Cuevas, Diego Castro, eta Sangoy.
Athletic: Iraizoz; Iraola, San José, Amorebieta, Aurtenetxe; Gurpegui, Javi Martinez, Orbaiz, Gabilondo; Susaeta eta Llorente.
Epailea: Alfonso Alvarez Izquierdo
Zelaia: El Molinón.
Ordua: 20.00etan.