Itxi

Athletic Club

Athletic Club

Iraizoz, Llorente eta Javi Martinez, Europako talde onenen jomugan

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Atezainarengatik Bartzelonak eta Arsenalek interesa erakutsi dute. Erdilari nafarra Manchester Unitedeko entrentzailearen gustukoa da eta aurrelari zuri-gorria Europako talde handienen ametsa da.

Iragan astean ez da jardunaldirik egon BBVA Ligan selekzio ezberdinek jokatu behar izan dituzten partidengatik. Hori dela eta etorkizuneko fitxaketen kontuak atera dira komunikabideetan. Zurrumurru horien artean Athleticeko jokalari batzuen izenak agertu dira.

Fernando Llorente, Gorka Iraizoz eta Javi Martinez dira Europako talde onenek nahi dituzten jokalariak.

Aurrelari zuri-gorria da zurrumurru gehien sortzen dituena. Batipat Real Madrilek nahi duela esaten da eta Espainiako selekzioarekin sartutako azken golek Europako talde asko berataz interestazea ekarri dute. Talde orien artean Real Madrilen, Bartzelonaren eta Premier Leagueko talde indartsuenen izenak (Manchester United, Manchester City eta Chelsea) agertu dira. Denboraldi hasieran Genoak 3 milioi euro gari eskaini zizkion Llorenteri eta italiarrak etete klausula ordaintzeko prest zeuden.&' || 'nbsp;Jokalariak, ordea, ezezkoa eman zien. Llorenteren etete klausula 36 milioi eurokoa da.

Javi Martinezen izena ere azaldu da komunikabideetan azken egunotan. Sir Alex Ferguson Manchester Unitedeko entrenatzaileak gustuko du erdilari nafarra eta Paul Scholesen ordezkoa izateko nahi omen du talde ingelesean. Munduko Kopa jokatu ondoren Real Madrilen interesa ere azaldu zen, baina madrildarrek Khedira fitxatu zuten azkenean. Martinezen etete klausula 30 milioi eurokoa da.

Azkenik, Gorka Iraizozen bila omen datoz Bartzelona eta Arsenal. Atezain nafarrari 2011ko ekainean bukatzen zaio kontratua Athleticekin. Bazirudien kontratua berritzeko negoziazioak bide honetik zihoazela, baina azken asteotan moteldu egin dira negoziazioak. Badirudi, Iraizozek talde zuri-gorritik alde egiteko asmoa duela. Izan ere, azken prentsaurrekoan ez zituen Athleticen geratzearen inguruko galderak argi erantzun. Bartzelonak Victor Valdesen ordezkoa izateko nahi du eta Arsenalek Almunia atezain beteranoaren oinordekoa izateko. Bi taldeetan, ordea, zalantza dute Iraizozen maila zein izango litzatekeen maila goreneko partidetan, adibidez, Txapeldunen Ligako partida garrantzitsuetan.