Itxi

Athletic Club

Ez du Alcarazen konfiantza

De Ceriok hilabete darama Kordobaren deialdietan sartu gabe

Erredakzioa

Momentu txarrak pasatzen ari dela adierazi du euskal jokalariak. Lucas Alacaraz entrenatzaileak ez du konfiantzarik aurrelariarengan.

Athletic Clubek Kordobari utzitako Iñigo Diaz De Cerio jokalariak adierazi du "momentu txarrak" pasatzen ari dela hilabete baitarama deialdietan sartu gabe.

De Ceriok prentsaurrekoan hitz egin du eta honakoa adierazi du: "Kirol arloan baloratu nazaten nahi dut. Lesioa guztiz ahaztuta daukat eta fisikoki ondo nago".

Lucas Alcaraz entrenatzaileak ez du konfidantzarik De Ceriorengan eta jokalariak espero du konfiantza eza arrazoi pertsonalengatik ez izatea.

Kordobak ezingo du Oriol Riera eta Cherles Diaz aurrelariekin kontatu Elxen aurkako partidarako. Hori dela eta De Ceriok "deialdian sartzeko aukera bat" ikusten du.

"Ni ez naiz taldeko izarra. Bigarren Mailan ez baitago horrelakorik. Izarrak Lehen Mailako talde indartsuetan daude eta besteok ahalik eta goren egoteko gauzak ondo egiten saiatu gara", gaineratu zuen Iñigo Diazek.