Athletic Club
Ostirala, 19:30ean
Athleticek garaipena nahi du Betisen aurka, jaitsiera postuetatik aldentzeko
Erredakzioa
Talde zuri-gorriak ostiralean jokatuko du, 19:30ean, Benito Villamarin zelaian. Zigandaren taldea hiru puntuak lortzen saiatuko da, 2017. urtea ondo bukatzeko. San Jose, deialditik at.
-
Aduriz, enboraldiko Betis-Athletic partidan. Argazkia: EFE
Betisek eta Athleticek ostiral honetan, 19:30ean, jokatuko dute urteko azken partida Benito Villamarin zelaian. Zuri-gorriek garaipena nahi dute, jaitsiera postuetatik aldendu eta 2017. urtea ondo amaitzeko.
Athleticek bost partida jarraian daramatza porrotik jaso gabe, baina horietako lau berdinduta bukatu dira. Iragan asteburuan, zuri-gorriek 0-0 bukatu zuten Realaren aurka jokatu zuten euskal derbia.
Ostiral honetako neurketarako, Jose Angel Ziganda entrenatzaileak jokatzeko prest izango ditu Beñat Etxebarria eta Ander Iturraspe. Realaren aurkako partidarako ere sartu zuen Beñat deialdian, baina azkenean ez zuen jokatu. Mikel San Jose deialditik at geratu da, eta Iker Muniain, Kepa Arrizabalaga, Mikel Balenziaga eta Yeray Alvarez bajan daude.
Betisen hamaikakoan, aldaketa gutxi espero dira Malagaren aurka jokatu zuen hamaikakoarekin alderatuta. Quique Setien entrenatzaileak jokatzeko prest izango du Ryad Boudebouz, baina bajan daude Andres Guardado, Juanjo Narvaez, Tonny Sanabria eta Joel Campbell.
Ustezko hamaikakoak:
Real Betis: Adan; Barragan, Mandi, Feddal, Durmisi; Javi Garcia edo Jordi Amat; Joaquin, Fabian, Camarasa, Tello; Sergio Leon.
Athletic Club: Iago Herrerin; Lekue, Unai Nuñez, Laporte, Saborit; De Marcos, Iturraspe, Mikel Rico, Susaeta; Raul Garcia, Aduriz.
Epailea: Juan Martinez Munuera.
Zelaia: Benito Villamarin.
Ordutegia: 19:30.