Itxi

Athletic Club

Zurrumurruak

Kepa Arrizabalagak Real Madrilekin sinatu omen du, AS egunkariaren arabera

eitb.eus

Antza Athleticek Alex Remiro nahi du. Atezainak Huescan jokatzen du eta Aragoiko taldea bere ordezkoa hasi omen da bilatzen.

Kepa Arrizabalaga Athleticeko jokalaria da oraindik, baina bere etorkizuna Lezamatik kanpo egon daiteke. AS egunkariak gaur bertan kaleratu du atezaina Real Madrilekin sinatu duela jada.

Ez dutena argitzen da noiz egingo duen alde. Baliteke urtarrilean bertan Athletic uztea edo ekainean izatea.

AS egunkariaren irudia:

KEPA diario as

 

Bestalde, Aragoiko hedabideen arabera Huescak Alex Remiro ordezkatzeko Isaac Becerra fitxatu nahi du. Horrek esan nahi du Athleticek Remiro atezaina nahi duela Kepa Arrizabalagak kluba utziko omen duelako.