Athletic Club
San Mames
Athletic-Getafe (3-0): Garaipen erosoa San Mamesen
Jon Lopez
Erredakzioa
Zuri-gorriek erraz hartu dute mendean talde madrildarra eta sailkapeneko zortzigarren postuan kokatu dira. Andoni Iraolak, Mikel San Josek penaltiz eta Igor Gabilondok egin dituzte golak.
Athletic Clubek Getafe garaitu du&' || 'nbsp;San&' || 'nbsp;Mamesen (3-0) eta denboraldiko hamairugarren puntua batu du, sailkapeneko zortzigarren postuan kokatuz.&' || 'nbsp;Caparrosen taldearen golak Andoni&' || 'nbsp;Iraolak,&' || 'nbsp;Mikel&' || 'nbsp;San Josek (penaltiz) eta Igor Gabilondok egin dituzte.
6. minutuan Andoni Iraolak gola egin du Codinaren atean sartu den urrutiko jaurtiketa batekin. Bigarren gola Usurbilgoarentzat eta berriz ere areaz kanpotik, Zaragozaren aurkakoan jazo bezala.
12. minuturako bigarrena heldu da. Iker Muniain Getafekoen atzelarien artean sartu eta lurrera joan da area barruan. Estrada Fernandez epaileak penaltia adierazi du -zalantzagarria erabat- eta San Josek ez du huts egin. 2-0ekoa hasi eta berehala.
Partidak erotuta jarraitu du. Athleticek ezin izan du partidaren erritmoa moteldu eta aukera ugari izan dira ate batean zein bestean.
Colungak gola bere oinetan izan du Gorka Iraizozekin izan duen buruz buruko jokaldian, baina atezain nafarrak bikain ostu dio baloia hanketatik. Athleticen, aldiz, Iker Muniainek egiten zituen etxekoen arrisku jokaldi ia guztiak.
Bigarren zatian, Getafek aldea murrizteko asmo sendoarekin zelairatu da eta horretarako baloia hartu du.
Partida berriz erotu egin da eta zuri-gorriek hirugarrena hurbil izan dute. Getafek ere, bere gol-abaguneak izan ditu baina Gorka Iraizoz bikain aritu da taldeak bere lana behar izan duenean.
Igor Gabilondok 83. minutuan partida erabakita utzi du denboraldiko bere laugarren gola eginda. Añorgakoak gaueko hirugarrena egin du ezkerkada bikain batekin.
Horrela bizi izan dugu partida eitb.com-en.