Itxi

Athletic Club

Igandean, 18:30ean

Athleticek bolada onarekin jarraitu nahi du Espanyolen aurka

Erredakzioa

Partida igande honetan jokatuko da, 18:30ean, RCDE Stadiumean. Nuñez deialdian sartu da. Yeray eta San Jose deialditik at geratu dira.

  • Iñaki Williams. Argazkia: EFE

    Williams, iragan denboraldiko Espanyol-Athletic partidan. Argazkia: EFE

Athleticek Espanyolen aurka jokatuko du igande honetan, 18:30ean, RCDE Stadiumean. Zuri-gorriek zazpi partida daramatzate galdu gabe eta bolada onarekin jarraitzea dute helburu.

Deialdiko berritasuna da Unai Nuñezen itzulera. Defentsa bizkaitarrak ez zuen Alavesen aurka jokatu zigortuta egon zelako. Yeray Alvarez eta Mikel San Jose deialdtik at utzi ditu Jose Angel Ziganda entrenatzaileak. Baja dira min hartuta dauden Iker Muniain, Kepa Arrizabalaga, Oscar De Marcos eta Mikel Balenziaga.

Bestalde, Espanyol ere sasoi onean iristen da partida honetara. Kopan Levante kanporatu ostean, final-laurdenetan da, eta Ligan, azken bi partidak irabazi ditu Atletico Madrilen eta Malagaren kontra. Azken egunetan, esan da Stoke Cityk Quique Sanchez Flores entrenatzailea nahi zuela, baina Floresek esan du Espanyolen jarraituko duela. David Lopez, Javi Fuego, Piatti eta Sergio Garcia baja dira. Hala ere, jokatzeko prest egongo dira Victor Sanchez, Sergio Sanchez eta Oscar Duarte. Athleticek ez du Espanyolen zelaian irabazi 1997-1998. denboralditik.

Ustezko hamaikakoak:

Espanyol: Pau Lopez; Javi Lopez, Oscar Duarte, Mario Hermoso, Aaron; Jurado, Darder, Roca, Granero; Baptistao, Gerard Moreno.

Athletic: Iago Herrerin; Lekue, Unai Nuñez, Laporte, Saborit; Wiliams, Iturraspe, Mikel Rico, Susaeta; Raul Garcia, Aduriz.

Epailea: Trujillo Suarez.

Zelaia: Cornella-El Prat.

Ordua: 18.30ean.

trong>18.30ean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic