Athletic Club
Europa urrun ez dadin
Athletic-Almeria: San Mames, berriro ere gotorleku
Erredakzioa
Caparrosek jokatzeko prest dituen jokalari guztiak sartu ditu deialdian, baina ikusi beharko da azken egunotan kili-kolo ibili diren Susaeta, Toquero eta San Jose partidarako sasoirik onenean dauden.
Askok uste dute horrelako partidak jokatzeko taldea motibatzea zailagoa dela. Jokalariek, berez, Real Madrilen aurka ehuneko ehunean jokatzen dutela, ez Almeriaren aurka ostera. Caparrosek esan duenez talde handiek berdin berdin jokatzen dute talde guztien aurka.
Baina azken egunotan hainbeste partida jokatuta, zuri-gorriak intentsitate handian jokatu ahal izateko moduan ote dauden kexka dago. Caparros baiezkoan dago eta jokatzeko prest dituen jokalari guztiak sartu ditu deialdian. Ikusi beharko da azken egunontan kili-kolo ibili diren Susaeta, Toquero eta Mikel San Jose partidarako sasoirik onenean dauden larunbatean. Igor Martinez gaztea San Mamesen izango da. Amorebieta, ostera, oraindik ez dago jokatzeko moduan.
Ustezko hamaikakoak:
Athletic: Iraizoz; Iraola, San Jose, Ustaritz, Koikili; David Lopez, Gurpegui, Javi Martinez, Muniain; Toquero eta Llorente.
Almeria: Diego Alves; Michel, Carlos Garcia, Acasiete, Juanma Ortiz; M''Bami, Bernardello Piatti, Corona; Crusat, eta Leo Ulloa edo Uche.
Epailea: Velasco Carballo
Futbol-zelaia: San Mames
Ordua: 18:00