Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Sevilla 2 (Muriel, Vazquez) - Athletic 0

Athletic club

2-0

Sevillan galdu eta atzerapausoa eman du Athleticek

Agentziak | Erredakzioa

2018/03/03

Zigandaren taldeak irudi kaskarra eman du Sanchez Pizjuanen, ezinean Sevillaren aurka. Muriel eta Vazquezen golek ordu erdian itxi dute neurketa.

  • Sevilla 2 - Athletic 0 / EFE.

    Sevilla 2 - Athletic 0 / EFE.

    Sevilla 2 - Athletic 0 / EFE.
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek irudi eskasa erakutsi du Sevillaren aurkako porrotean Sanchez Pizjuanen (2-0). Andaluziarrek, aldiz, beste garaipen bat lortuta bosgarren postua sendotu dute, eta Txapeldunen Ligara begira jarri dira.

Europa Ligako hurrengo neurketa, Olympique Marseillaren aurka, kontuan izan du Kuko Zigandak hamaikakoa egitean. Beñat, Raul Garcia eta Aduriz aulkian utzi ditu, eta taldearen momentu onetan gakoa direnez, asko nabaritu du taldeak.

Sevillan, aldiz, onenak zelairatu ditu Vincenzo Montellak, Jesus Navas izan ezik, lesionatuta dagoelako. Miguel Layun izan da ordezkoa.

Sevillistek aurrea hartu dute zelaian hasieratik, Kepa Arrizabalagaren atean arriskua sortuz. Baina ez dute asmatu. Luis Murielen burukada, Franco Vazquezen erdiraketa on baten ostean, langara joan da.

Ordu erdia baino lehen, bi jokalari horiek aurretik jarri ditu beren taldea, eta ia erabakita utzi dute neurketa. Lehenengo gola Murielena izan da, Vazquezen pasearen ostean. Bigarrena, bost minutu beranduago, Vazquezek egin du buruz, Steven Nzonziren pasea aprobetxatuta.

Iñaki Williams izan da lehenengoa Athleticen alde saiatzen, bi aldiz, baina ez du asmatu.

SEVILLA ATHLETIC EFE

Zigandak aldi berean egin ditu hiru aldaketak, bigarren zatia hasi eta berehala: Beñat, Aduriz eta Raul Garcia. Sevilla lasaiago ibili da, eta zurigorriek neurketaren nagusitasuna hartu dute.

Hala ere, itxura hobea erakutsi arren, ez diote Sergio Ricori arazo handirik sortu, eta aurkariak, gainera, abagunean sortu ditu kontraerasoan. Izan ere, Kepak bi aldiz saihestu du 3-0ekoa, Nolito eta Vazquezen gol aukeretan.

FITXA TEKNIKOA

Sevilla: Sergio Rico; Layun; Mercado, Lenglet (Kjaer, m.86), Escudero; Nzonzi, Ever Banega; Sarabia, Franco Vazquez, Correa (Pizarro, m.90); eta Muriel (Nolito, m.68).

Athletic: Kepa; Lekue, Yeray Alvarez, Iñigo Martínez, Saborit; Mikel Vesga (Aduriz, m.46), Iturraspe (Beñat, m.46), San Jose, Cordoba (Raul Garcia, m.46); Susaeta eta Williams.

Golak: 1-0, M.27: Muriel. 2-0, M.32: Franco Vazquez.

Iruzkinak

Publizitatea
Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
Publizitatea

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.

Ez dago zuzenekorik

EiTB Kirolak

Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.

Ez dago zuzenekorik

Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena