Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Balenziaga Marseillarako deialdian sartu da

Erredakzioa

Hamaika aste bajan eman ostean, Mikel Balenziaga da berritasuna Athleticen deialdian, ostegun honetan Olympique Marseillaren aurka Europa Ligako final-zortzirenetako joaneko partida jokatzeko.

  • Athletic Club. Argazkia: EFE

    Athleticeko jokalariak Lezaman astearte honetan egin duten entrenamenduan. Argazkia: EFE

Mikel Balenziaga Athleticen dialdian sartu da ostegun honetan Frantzian Olympique Marseillaren aurkako Europa Ligako final-zortzirenetako joaneko partidarako. Hamaika aste bajan egon ostean, deialdi batera itzuli da hegaleko defentsa zuri-gorria.

Balenziaga jokalari garrantzitsua da Jose Angel Zigandarentzat eta Athleticentzat. 2017ko abenduaren 16an Realaren aurka jokatutako derbian lesionatu zen Balenziaga eta kuadrizepseko lesioaren ondorioz 14 partida egon da jokatu gabe.

Marseillako partidarako, Balenziagaz gain, Jose Angel Zigandak jokalari hauek deitu ditu: Kepa, Herrerin, Unai Simon, Saborit, Yeray, San Jose, Beñat, Iturraspe, Williams, Nuñez, Susaeta, Lekue, Etxeita, De Marcos, Aduriz, Vesga, Raul Garcia eta Cordoba. Deialditik at geratu dira; Kike Sola eta Sabin Merino erabaki teknikoagatik, eta Mikel Rico eta Iker Muniain, min hartuta daudelako.

Athleticen espedizioa asteazken honetan joango da Marseillara, Loiutik 10:30ean irtengo den txarter-hegaldian.