Itxi

Athletic Club

Porrota San Mamesen

Athleticek agur tristea eman dio Europa Ligari (1-2)

Agentziak | Erredakzioa

Zuri-gorriek galdu egin dute San Mamesen Olympique Marseillaren aurka final-zortzirenetako kanporaketa galdu ostean. Kanporaketa 2 eta 5eko markagailuarekin amaitu da.

  • Lekue, etsita, Olympiqueko jokalariek gol bat ospatzen duten bitartean. Argazkia: Efe.

    Lekue, etsita, Olympiqueko jokalariek gol bat ospatzen duten bitartean. Argazkia: Efe.

Athleticek gau beltza izan du San Mamesen Marseillako Olympiquekin 1 eta 2 galdu ostean. Joaneko partidan, frantziarrak nagusitu ziren 3 eta 1, ondorioz, Rudi Gomezen taldeak lortu du final-laurdenetarko sailkatzea.

Zelai erditik atera eta Beñaten pasea kanpora joan izanak gauak hartuko zuen itxuraren aurrerapena izan da.

Lehen aukera Olympiquek izan du, Lopez eta Tahuvinen arteko jokaldi batea, baina Herrerinek erantzun ona eman dio Ocamposen jaurtiketari.

Athleticek arnasa hartu dum, baina arazoak bata bestearen atzetik sortu zaizkio talde bilbotarrari. Mikel Ricok eta Yeray Lopezek aldageletarako bidea hartu behar izan dute, lesio muskularren ondorioz.

Ondoren, Marseillak izan duen bigarren aukeran, Lekuek penaltia egin dio Payeti, eta honek ez du jaurtiketan hutsik egin. 0 eta 1 aurreratu dira frantziarrak 38. minutuan.

Atsedenaldiaren ostean, Zigandaren taldeak izan du lehen aukera. Cordobak boleaz jaurti du baina jaurtiketa gora joan zaio.

Hutsik egin ez duena Ocampos izan da. Argentinarrak jokaldi pertsonala egin du eta bere jaurtiketa Herrerinen ate barruan sartu da. Athleticeko atezainak ezin izan du ezer egin gola saihesteko.

Williamsen gola

Zuri-gorriek markagailuko aldea murriztu dute Williamsek egindako golari esker. Ramik ez du baloia ondo urrundu, Adurizek errematatu egin du eta baloia Williamsi iritsi zaio. Athleticeko aurrelari gazteak ez du barkatu.

Epaileak bigarren txartel horia atera dio Adurizi eta bilbotarrak 10 jokalarirekin geratu dira. Ez da erreakzionatzeko denborarik izan. Zaleek txistuka agurtu dituzte Ziganda eta bere jokalariak.

 

Fitxa teknikoa

1 - Athletic: Iago Herrerín; De Marcos, Yeray (Unai Núñez, 44. min), Etxeita, Lekue; Iturraspe, Beñat (Vesga, 79. min); Williams, Mikel Rico (Susaeta, 22. min), Córdoba; Aduriz.

2 - Olympique de Marsella: Mandanda; Sakai, Rami, Rolando, Amavi; Luiz Gustavo (Anguissa, 55. min), Maxime López (Sanson, 78. min); Thauvin (Sarr, 67. min), Payet, Ocampos; Mitroglou.

Golak: 0-1, 37. min: Payet, penaltiz. 0-2, 52. min: Ocampos. 1-2, 74. min: Williams.