Athletic Club
Athletic Club
Gaizka Toquero: 'Ezin da gure profesionaltasuna zalantzan jarri'
A.B.
Erredakzioa
Euskal derbia galdu ondoren Macuak adierazi zuen jokalariek ez zutela "lehiatzen jakin" eta ez zirela "partidak eskatzen zuen neurrian egon".
Realaren aurka euskal derbia galdu ondoren Macuak adierazi zuen jokalariek ez zutela "lehiatzen jakin" eta ez zirela "partidak eskatzen zuen neurrian egon". Gaur Lezaman, Gaizka Toquerok erantzuna eman dio presidentearen adierazpenei.
Toquerok argi utzi nahi izan du kontu hau: "Talde honek duen profesionaltasuna ezin da zalantzan jarri", esan du. Gainera, Toqueroren ustez, porrot baten ondoren ez du inork eskatu behar erreflexioa egitea: "Ez da beharrezkoa inork eskatzea porrotaren hausnarketa egitea. Galtzen denean norberak bere ondorioak ateratzen ditu eta nahiko nagusiak gara jada zer jokatzen ari garen jakiteko", gaineratu du Toquerok.