Athletic Club
Igandean, 17:00etan
Athletic-Espanyol: Derbiak utzitako zauriak sendatzera
Erredakzioa
Andoni Iraola, osatuta, deialdian sartu da. Caparrosen zerrendan Koikili, De Marcos eta Igor Martinez dira nobedadeak.
Athleticeko Andoni Iraola osatu da eta Joaquin Caparrosek eskainitako zerrendan dago. Realaren aurkako derbiaN, aurreko igandean, mina hartu zuen eskuin hankako bizeps femoraleko zati luzean, baina Espanyolen aurka jokatzeko prest dago (igandean, 17:00etan).
&' || 'nbsp;
Caparrosek berak prentsaurrekoan esandakoaren arabera ''normaltasunez entrenatu du''. Pablo Orbaiz ere deialdian da. Ostegunetik zalantza zen nafarra, tendinitisak jota.
&' || 'nbsp;
Iraizoz, Toquero, Koikili, Amorebieta, San Jose, David Lopez, Llorente, De Marcos, Gabilondo, Raul, Susaeta, Gurpegui, Javi Martinez, Igor Martinez, Muniain eta Aurtenetxe jokalariek osatzen dute zerrenda. Koikili, De Marcos eta Igor Martinez Iturraspe, Balenziaga eta Ustaritzen ordez sartu dira.
Athleticek Espanyoli irabazi eta Realaren aurkako derbiak utzitako zauriak sendatzea izango du helburu etxean, San Mamesen.
Ustezko hamaikakoak:
Athletic Club: Iraizoz; Iraola, San Jose, Amorebieta, Koikili; Susaeta, Gurpegui, Javi Martinez, Muniain; Toquero eta Llorente.
Espanyol: Kameni; Chica, Forlin, Víctor Ruiz, Didac; Duscher, Verdu; Luis Garcia, Sergio Garcia, Callejon eta Osvaldo.
Epailea: Ayza Gamez
Futbol-zelaia: San Mames
Ordua: 17:00.
&' || 'nbsp;