Itxi

Athletic Club

2019ra arte

Eduardo Berizzo, Athleticeko entrenatzaile berria

eitb.eus

Aurkezpena gaur arratsaldean izango da San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan arratsaldeko 18:30ean.

0:27

Athletic Clubek jakinarazi du Eduardo Berizzo lehen taldeko entrenatzaile berria izango dela 2019ko ekainaren 30era arte.

Ernesto Marcuccik, Pablo Fernandezek, Carlos Kislukek, Roberto Bonanok eta Mariano Uglessichek osatuko dute teknikarien zerrenda.

Entrenatzailearen aurkezpena, Josu Urrutia presidentearen eskutik, gaur izango da, 18:30ean, San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan.

Berizzoren ibilbidea aulkietatik Marcelo Bielsaren laguntzaile moduan hasi zen, Txileko selekzioan hain zuzen ere. Ostean Estudiantes de La Plata (Argentina) O’Higgins (Txile) eta LaLigako Real Club Celta eta Sevilla FC entrenatu ditu.