Itxi

Athletic Club

Errege Kopa

Athleticek 1.122 sarrera jarriko ditu salgai itzuleko partidarako

Erredakzioa

Klubak urtarrilaren 3an eta 4ean jarriko ditu San Mameseko lehiatiletan Bartzelonaren aurkako norgehiagokarako sarrerak salgai. Bazkide Berriek lehentasuna eta prezio baxuagoak izango dituzte.

Klub zuri-gorriak 1.122 sarrera jarriko ditu salgai Barztelonaren aurka urtarrilaren 5ean jokatuko duen norgehiagokarako. Errege Kopako itzuleko partida 5ean gaueko 22:00etan jokatuko da eta Athleticeko bazkideek ez dute sarrerarik ordaindu behar. San Mameseko lehiatilak urtarrilaren 4ean zabalduko dira zaleentzat goizkeo 10:00etatik 13:30era eta arratsaldeko 17:30etik 20:00etara.

Bazkide Berriek (orain dela 15 urte 5.000 peseta ordaindu zuten horiek) lehentasuna izango dute sarrerak eskuratzeko orduan eta gainera prezioak merkeagoak izango dituzte. Hauentzako lehiatilak urtarrilaren 3an zabalduko dira arratsaldeko 17:30etik 20:00etara. Prezioak 36 eta 73 euroren bitartean izango dira eta 13 euro umeentzat.

Beste zalee guztientzako prezioak 55 eta 110 euro bitartean izango dira eta umeentzako sarrerak 20 eurora egongo dira..