Athletic Club
Lemoatik dator
Urko Vera zuri-gorria da dagoeneko
ETB
Aste honetan bertan Lezaman entrenatzen hasi daiteke Vera eta Zallaren aurkako lagunartekoan zuri-gorriekin joka dezake. Asteazkenean prentsaurrekoa eskainiko dute Macuak eta Lemoako presidenteak.
Urko Vera Athletic Clubeko jokalaria da dagoeneko. Talde bilbotarra eta Lemoa akordio batera heldu dira eta presidenteek fitxaketaren berri emango dute asteazken honetan Ibaiganen (13:30ean).
Aste honetan bertan Lezaman entrenatzen hasi daiteke Vera eta Zallaren aurkako lagunartekoan zuri-gorriekin joka dezake (asteazkenean 19:30ean).