Itxi

Athletic Club

Kokildu egin da prentsaurrean

Orbaiz: 'Penaltiaren jaurtitzailea nor den entrenatzaileari galdetu'

Erredakzioa

Gainera, Iraolak eta Orbaizek Gurpeguik zelai batzuetan jasotzen duen tratuaz kexatu dira.

Athletic Cluben aldagelak "itxi" egin nahi izan du penaltiaren polemika. Fernando&' || 'nbsp;Llorentek hartu zuen penaltia jaurtitzeko ardura, baina Iker Muniainek eta David&' || 'nbsp;Lopezek ere jaurtitzeko nahia azaldu zuten.

"Entrenatzaileak erabakitzen du nork jaurti behar duen. Gaia itxita dago.&' || 'nbsp;Gaurtik aurrera mundu guztiak errespetatu behar du besteen papera. Gertatu dena ez du talde hau dena islatzen", esan du&' || 'nbsp;Orbaizek. Ez du esan nor den Joaquin&' || 'nbsp;Caparrosek aukeratu duen jaurtitzailea.

"Ni ez naiz esatera ausartzen.&' || 'nbsp;Galdetu entrenatzaileari, ia bera ausartzen den. Berak esan dezala.&' || 'nbsp;Bestela, datorren egunean ikusiko duzuen", esan du erdi-txantxetan.

Gainera, Iraolak eta Orbaizek Gurpeguik zelai batzuetan jasotzen duen tratuaz kexatu dira, esaterako&' || 'nbsp;Vicente Calderonen.&' || 'nbsp; "Tamalez ohikoa da. Epaileari esan genion baina ez zuela arazorik nahi esan zigun", esan du&' || 'nbsp;Iraolak.

"Oso txarto iruditu zitzaizkigun&' || 'nbsp;(Gurpeguik jasotako ohiuak).&' || 'nbsp;Ez da berria.&' || 'nbsp;Carlos ezagututa ez dute makurtuko.&' || 'nbsp;Esan dezatela nahi dutena", gaineratu du&' || 'nbsp;Orbaizek .