Itxi

Athletic Club

9. jardunaldia

Athleticek, Ipuruan, lautik hiru

Agentziak | Erredakzioa

Talde zuri-gorriak Ipuruan jokatutako lau partidetako hiru irabazi ditu. Eibarrek, aldiz, partida bakar batean lortu ditu hiru puntuak; 2015ean jokatutakoan.

  • Athletic Realaren aurkako gola ospatzen

    Athletic Realaren aurkako gola ospatzen

Athleticek Eibarren aurka jokatuko du igandean, eta orain arte Ipuruan jokatutako lau partidetako hiru irabazi ditu. San Mamesen baino puntu gehiago lortu ditu bertan.

Partida bakar batean ez du garaipena lortu Athleticek. 2015ean jokatu zuten, eta Eibarrek 2-0 nagusitu zen, Saul Berjonen eta Adrian Gonzalezen golen bitartez.

Gainerako beste hiru partidak talde zuri-gorriak irabazi ditu, 0-1eko emaitzarekin: 2014/15ean (Gurpegui), 2016/17an (Raul Garcia) eta 2017/18an (Aduriz).

Beraz, Athleticek Ipuruan jokoan izan dituen 12 puntuetako 9 lortu ditu. San Mamesen, aldiz, 12 puntuetatik, 8. Hau da, Eibarrek birritan puntuatu du Bizkaiko hiriburuan: 2014/15ean, 0-0; eta 2017/18an, 1-1 (Aduriz/Kike Garcia).

Beste bi partidetan, garaipena etxeko taldeak lortu zuen: 2015/16an, 5-2 (Aduriz 2, Sabin Merino, Laporte eta Dos Santosek bere atean/Borja Baston); eta 2016/17an, 3-1 (Beñat, Williams eta Muniain/Sergi Enrich).