Itxi

Athletic Club

Prentsaurrekoa

Eduardo Berizzo: 'Klubaren konfiantza eta babesa sentitzen dut'

eitb.eus

Talde zuri-goriarentzat emaitzak ez direla garrantzia duten gauza bakarra azpimarratu teknikari argentinarrak.

0:23

Eduardo Berizzok prentsaurrekoa eskaini du gaur Lezaman. Athleticeko entrenatzailea Josu Urrutia presidentearekin bildu da goizean eta 'klubaren konfiantza eta babesa' sentitzen duela esan du.

Talde zuri-goriarentzat emaitzak ez direla garrantzia duten gauza bakarra azpimarratu du ere, 'klubeko langileen babesa eta errespetua daukat, nire lanean sinesten dute. Futbol partida batean emaitza garrantzitsua da. Irabaztea garaipen horren bila jardutean azaltzen den jarrera da sarritan. Etsita dagoen entrenatzailerik ez da existitzen. Erortzean berriro jaiki behar zarela ikasi dut nire ibilbidean zehar'.

Bestalde, Athleticek, Kopako partida du asteazkenean Huescaren kontra, 'Aduriz hobeto dago, minutuak garrantzitsuak dira. Ea bihar hasierako hamaikakoan egoten den. Jokalariak ere hori nahi du, taldea lagundu'. Entrenatzaileak irabazi nahi duela argi utzi du 'bihar irabazi egin gura dut, astelehenean ere bai. Garaipena ahalbidetuko duen jokoa landu nahi dut'.