Athletic Club
Igandean, Camp Nou (21:00)
Caparrosek ez du uste Bartzelona aldatu denik
Erredakzioa
Gurpegui, Ustaritz eta Castillo dira Caparrosen zerrendako nobedadeak. Valdesek mina dauka ezkerreko belaunean eta baja da; Pintok hartuko du haren lekua.
Athleticek Bartzelonaren aurka neurtuko ditu indarrak igande honetan Camp Noun 21:00etatik aurrera. Katalanek Sportingen aurka berdindu zuten Ligako azken jardunaldian eta asteazkenean, Txapeldunen Ligako neurketan, porrota jaso zuten Arsenalen aurka. Baina Joaquin Caparros zuri-gorrien entrenatzaileak ez du uste Guardiolaren taldea aldatu denik.
"Futbola joko bat da eta zortea, beharrezkoa. Arsenalen kontrako partidaren lehen zatia ikusita ezinezkoa zen emaitza 2-1ekoa izango zela pentsatzea. Ez dute zortea alde izan eta igandean ere horrela jarraitzea espero dugu", adierazi du Caparrosek.
Barçaren aurkako Kopako partidan aurrelari bakarra zelairatu zuen Utrerakoak baina oraingoan ez duela eskema bera erabiliko esan du. 4-4-2ren alde egingo du.
Joaquin Caparros entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Bartzelonaren aurka: Iraizoz, Toquero, Koikili, Ustaritz, Amorebieta, David Lopez, Iturraspe, Llorente, De Marcos, Gabilondo, Raul, Susaeta, Iraola, Gurpegi, Castillo, Javi Martinez, Muniain eta Ekiza.
Ustezko hamaikakoak:
FC Bartzelona: Pinto; Alves, Pique, Abidal, Maxwell, Sergio Busquets, Xavi, Iniesta, Pedro, Villa eta Messi.
Athletic: Iraizoz; Iraola, Ekiza, Amorebieta, Castillo; David Lopez, Gurpegui, Javi Martinez, Muniain; Toquero eta Llorente.
Epailea: Ramirez Dominguez
Camp Nou, 21.00etan.