Itxi

Athletic Club

Presidentetza

Aitor Elizegik hauteskundeetara aurkeztea erabaki du

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Asteazkenean ezetza eman ondoren, azkenik, sukaldariak talde zurigorriko presidente izateko asmoa iragarri du.

  • Aitor Elizegi Athleticeko hauteskundeetara aurkeztuko da. Argazkia: EITB

    Aitor Elizegi, nuevo candidato a la presidencia del Athletic. Argazkia: EITB

Aitor Elizegik ostiral honetan bere webgunean iragarri duenez, Athleticeko presidente izateko hautagaitza aurkeztu du. Albistea ostegun honetan Alberto Uribe-Echevarriak aurkeztutako hautagaitzaren ostean iritsi da.

Hona bere hitzak: "Komunikazio honen bitartez, Athleticeko hauteskundeetara aurkezteko nire nahia helarazten dizuet. Konbentzimendu osoz hartu dut erabakia, jakin badakidalako talde egonkorra dudala nirekin eta konfiantzaz guztia dudala guregan jarrita. Datozen egunetan emango dizuet xehetasun gehiagoren berri.

Beti esan izan dut jendeak aurrerapausu bat ematea eskatzea ezinbestekoa zela niretzat eta horrela egin ere. Azken 24 orduetan, nire hautagaitza aurkezteko baldintza guztiak bete dira.

Taldearen ilusioa eta konpromezua funtsezkoa dira Athletic dagokion tokian kokatzeko. Horretan jarriko ditugu, beraz, geure indar guztiak; bai hauteskundeetan, bai klubetik bertatik, bazkideek hala erabakiz gero".