Itxi

Athletic Club

Ofiziala

Gaizka Garitano, hirugarren aldiz Lehen Mailan

eitb.eus

Athleticeko entrenatzaile berriak Eibarrekin egin zuen debuta 1. Mailan. Ondoren, 2016an, Deportivorekin bueltatu zen txapelketa horretara, eta egun Athletic B taldea entrenatzen ari zen.

  • Gaizka Garitano

    Gaizka Garitano

Athleticeko entrenatzaile berria hirugarren aldiz arituko da 1. Mailan, Eduardo Berizzo kargugabetu ondoren. Derioko entrenatzailea Eibar taldearekin estreinatu zen txapelketa horretan, eta, 2. Mailan aritu ondoren, 2016/17 denboraldian, Deportivorekin bueltatu zen. Egun, Athletic B taldean ari zen entrenatzaile lanetan.

Gaizka Garitano 2010. urtean hasi zen entrenatzaile lanetan, Eibar B taldearekin; 3. Mailan, hain zuzen ere. Eibar taldeko zuzendaritzak lehenengo taldean aritzeko maila zuela ikusi ondoren, 2012an, 2. B Mailan estreinatu zen. Bizkaiko entrenatzailearekin, urte goxoak izan zituen Eibarrek, eta birritan igo zen: 2012/13 denboraldian, 2. Mailara, eta 2013/14an, 1. Mailara.

Bigarren mailan Valladolid taldearekin aritu ondoren, 2016/17 denboraldian, Deportivo zuzendu zuen. Hala ere, taldeak ez zuen denboraldi ona egin, eta taldea jaitsi zenean, bizkaitarrak taldea utzi zuen.

Aurtengo denboraldi hasieran, Gaizka Garitanok eta Bilboko taldeak akordioa adostu zuten, eta gaur arte Athletic B taldea entrenatu du. Gaur, aldiz, Athleticek Berizzo kargutik kendu eta Derioko entrenatzailea jarri du haren ordez. Gaizka Garitano 1. Mailan izango da hirugarren aldiz.