Athletic Club
Zaragozan
Historian aurrenekoz bizkaitarrik ez Athleticen hamaikakoan
ETB
Zaragozako Ander Herrera izan zen partida hasieratik jokatu zuen jokalari bizkaitar bakarra.
Athleticen bada aipatzeko moduko datu bat. Hasierako hamaikakoan ez zen jokalari bizkaitarrik. Klubak dituen 113 urteko historian aurreneko aldiz gertatu da hori. Harrobiko jokalariak bai, bost, baina bizkaitarrik ez.
Zaragozak, ostera, bai. Ander herrerak hasieratik jokatu zuen eta oso ondo gainera. Ekainetik aurrera Athleticekin arituko da, baina asteazkenean behinik behin, aurkari zorrotz izan zuen Caparrosen taldeak.
Hasierako hamaikakoa honakoa izan zen: Iraizoz; Iraola, San Jose, Ekiza, Balenziaga; Susaeta, Javi Martinez, Orbaiz , Gabilondo; Toquero eta Llorente.