Publizitatea
Itxi

2019/01/31

11:44

Athletic Club

EMAKUMEZKOEN FUTBOLA

San Mameseko errekorrak oihartzuna izan du nazioarteko hedabideetan

EITB.EUS

Athleticek eta Atletico Madrilek San Mamesen jokaturiko Erreginaren Kopako final laurdenetako partidan 48.121 ikusle elkartu ziren, emakumezko futbolaren Europako marka hautsiz.

2:06
San Mames estadioa
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Emakumezkoen futbolak beste urrats garrantzitsu bat eman zuen atzo San Mamesen. 48.121 pertsona joan ziren Katedralera, Athleticek eta Atletico Madrilek jokaturiko Erreginaren Kopako final laurdenetako partida ikustera. Europan emakumezkoen Ligako edo Kopako futbol partida batek inoiz ikusle gehien izan duena da.

Albisteak mugak gainditu ditu, eta nazioarteko zenbait hedabideetan ere oihartzuna izan du, Washington Post (AEB) edota L'Equipe (Frantzia) egunkarietan kasu.

Washington Posteko titularrak honela zioen: "Record attendance for women’s soccer match in Spain" (Emakumezko futboleko partida batek inoizko ikusle gehien elkartu ditu Espainian). Estatubatuetako hedabidearen esanetan, 1999ko Munduko Kopako finalak lortu zuen emakumezkoen futbol partida batek inoiz elkartu duen jendetzarik handiena batzea. AEBren eta Txinaren arteko norgehiagoka Rose Bowl estadioan jokatu zen eta 90.185 ikusle izan zituen.

L'Equipe egunkariaren titularra ere antzekoa zen: "48 121 spectateurs : une affluence record pour un match de football féminin en Espagne" (48.121 ikusle: Espainiako emakumezko futbolaren errekorra).

Ameriketan ere albistearen berri eman dute, Ekuadorreko El Comercio egunkariak eta ESPN Mexikoko telebista kateak, esaterako.

ESPNren arabera, Ligako eta Kopako partidak aintzat hartuta, mundu mailan, Mexikok du errekorra. 2018an, Monterrey eta Tigres taldeen arteko ligako partidak 51.211 ikusle elkartu zituen.

San Mamesera joandakoen kopuruak emaitza bera estali du. Joseba Agirrek gidatutako zuri-gorriek 0 eta 2 galdu zuten Iberdrola Ligako liderraren kontra. Ondorioz, Erreginaren Kopatik kanpo gelditu ziren.


  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;