Itxi

Athletic Club

Prentsa-aretoan

Athletic Club: Susaeta, hobetzeko asmoarekin; De Marcos, pozik

Erredakzioa

Azken partidetan egindako lanaz aritu dira bi jokalariak Lezamako prentsa-aretoan.

Oscar de Marcos Athleticeko jokalaria pozik agertu da azken partidetan egindako lanarekin; Markel Susaetak, bestalde, kritika egin dio bere buruari, Getaferen aurka ez baitzen ondo aritu gipuzkoarra.

"Ez zen gure partidarik onena izan, eta ni ere txarto aritu nintzen. Hala ere, puntu baliotsua eskuratu genuen eta taldearen lanari begiratu behar diogu. Hala ere, ni ez nago batere gustura nik neuk egindako lanarekin", onartu du aurrelari gipuzkoarrak Lezaman.

Aldarte hobearekin da De Marcos, "gehiago" ari baita jokatzen azkenaldian. "Entrenatzaileak kontuan hartzen nau", esan du posizio ezberdinetan jokatzen ari den jokalariak. Atzealdeko eskuin hegalean, zelai-erdian zein aurrealdean.

"Nire desioa hemen betiko egotea da. Zelai-erdian ezin bada, atzealdeko eskuin-hegalean eta bestela, aurrealdean. Posizioak ez nau arduratzen, guztietan jokatzeko prest bainago. Jokatu nahi dut eta edoizen lekutan egiten dudala, gustura izango naiz", esan du.

Urko Verak egindako golak eragindako pozaz ere mintzatu da. "Asko poztu ginen. Merezi du eta pozez zoratzen zegoen. Puntuagatik pozik ginen, baina bere alaitasuna ikusita, are gehiago", esan du.